Udazkenak sortzen dituen aldaketaz eta gure inguruaz ohartzeko, zuhaitzei begira aritu gara bolada luze batez. Gure inguruko zuhaitzen izenak ikasten egon gara, baita enborra desberdin aztertzen, hosto mota, forma, ertzak, latinezko izen zientifikoak eta baita bere fruituak eta haziak ere. Bildumarako, talde bakoitzak, datu bilketa liburuen laguntzaz eta Wikipedia Entziklopedia askea erabiliz egin beharrreko lan ederra egin du. Eta lana burutu ondoren Erakusketa bat antolatu genuen eskolakoentzat eta... hona hemen emaitzak...
lunes, 26 de noviembre de 2012
2. Zikloko ikasleak Euskal Herritik zehar ibili gara: lurraldeak, hiriburuak, mugak eta hainbat ibai eta mendien kokalekuak aztertzen. Baita gure klima mota ezberdinak. Horretarako Webquest-eko atazak jarraitu genituen eta hori dena burutzeko lan talde bikaina egin genuen: informazio bilaketa, maparen diseinua marraztu, kokapenak, eztabaidak, erabakiak eta margoketak. Hona hemen gure lanetako emaitzak. Nahiz eta jakin hobetu ditzazkegula, ikastea eta lana egitea izan da gure helburua! Espero dugu zuen gustukoak izatea!
martes, 20 de noviembre de 2012
jueves, 15 de noviembre de 2012
Suscribirse a:
Entradas (Atom)